Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Egizu zeure sagardoa

2016.10.17 / Azken berriak

Sagarraren sasoi betean gaude. Pixkanaka-pixkanaka hasi gara hura biltzen, eta urrian eta azaroan horretan ariko garaazken aleak beranduko aldaerenak izango dira. Sagarrak lehengaia dira sagardoa egiteko, eta hori ere nola egiten den ikus dezakezue.

Petritegin, etengabean aritzen gara txotx kulturaren ezkutukoak ezagutarazteko lanean, eta sagardoa nola egiten den jakitea funtsezkoa da sagardogileen mundua inguratzen duen guztia ezagutzeko. Horregatik, zenbait urte dira jarduera bat antolatzen dugula zuei erakusteko nola egiten den sagardoa, baina berezitasun bat du: zuk zeuk egiten duzu.

Landan hasten da zeregina, non bestela! Lehengaia hantxe dago, sagarrak. Hortaz, sagarrak biltzen hasten da ikaskuntza, eta, horretarako, tresna tradizionalak erabiltzen ditugu, kizkia eta saskia.

Gero, zuek zeuek eramango dituzue sagarrak zakuetan tolareetara, muztioa egiteko, eta momentuan dastatu ahalko dituzue. Eta, jakina, prozesua amaitzeko, muztioa botilatuko dugu, etxera eraman dezazuen zeuen ahaleginez egindako zumo atera berria.

Jarduera haurrentzat nahiz helduentzat pentsatuta dago. Gainera, bazkaria ere sartzen da: sagardotegiko menu goxo bat dastatuko duzue, eta, haur txikientzat, berentzat propio prestatutako menua.

Gehiago jakiteko, gure enoturismoaren atalera joan zaitezkete. Hor aurkituko dituzue beste jarduera asko sagardoaren kulturarekin lotuak. Ez pentsatu gehiago, eta etorri gurekin zeuen sagardoa egitera!  

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?