Pixel de Facebook

Jare Sagar-Bakarra

Jare Sagar-Bakarra

8,90 eur

BEZa barne

Sagar mota bakarreko Euskal Sagardoa. %100 Urtebi Txiki sagar motarekin ekoiztutako sagardoa.

Partekatu:

Ezaugarriak

Jare sagardoarekin, Petritegik Urtebi Txiki sagarraren nortasuna transmititu nahi du: hau da, garraztasuna, mikaztasuna eta sendotasuna. Sagar-bakar hau ekoiztean eta dastatzean sentitzen dugun emozioarekin bataiatu dugu: askatasuna.

Jare sagar mota bakarreko sagardoa da, %100 bertako Urtebi Txiki sagar motarekin ekoiztua dago eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren kalitate zigilua du. Argoitz Otaño Merketegik gure enologoak Petritegiko hornitzaile onenen sagastietan hautatu du sagar mota hau. Urtebi Txikia banaka jaso da heldutasun-une egokian, eta dolareetara 1.000 kg-ko kaxetan eraman da. Upategian ere banaka landu eta mimatu da, sagardoa bere amaren gainean mantenduz, horrela bere usain eta zaporeak indartuz.

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak:

Ikusmena. Kolore hori berdexka, txinparta finarekin eta gazte itxurarekin.

Usaimena. Intentsitate eta konplexutasun aromatikoa (sagar berdea), freskura eta oroitzapen gozoak.

Dastamena. Lehenik eta behin, garraztasuna nabaritzen dugu eta gero fruta-eztanda bat nagusitzen da. Sagar mota honen ezaugarria den mikaztasunak egitura eta gorputza ematen ditu, aho-igarotze luzeago eginez.

 

Zerbitzatzeko baldintzak

Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.

Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

 

Biltegiratzea

Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

 

Alkohol maila: %6 bol.

 

Sulfitoak ditu.

Honekin zerikusia duten ekoizleak Jare Sagar-Bakarra

Zure bidalketa gastuak kalkulatu

Doako bidalketak

75 eurotik gorako eskarietan.

Argitu zalantzak

Gure erosketa baldintzetan, zenbait erantzun aurkituko dituzu; esaterako, bidalketa gastuena, entrega epeena eta ordaintzeko moduena.

Erosketa segurua

  • PayPal
  • Visa
  • Master Card