Pixel de Facebook

Suhar Sagar-Bakarra

Suhar Sagar-Bakarra

8,90 eur

BEZa barne

 

Sagar mota bakarreko Euskal Sagardoa. %100 Goikoetxe sagar motarekin ekoiztutako sagardoa.

Partekatu:

Petritegi Suhar Sagardoaren ezaugarriak

 

Suhar sagardoarekin, Petritegik Goikoetxe sagarraren nortasuna transmititu nahi du: hau da, garraztasuna eta mikaztasunaren arteko oreka eta iraunkortasuna. Sagar-bakar hau ekoiztean eta dastatzean sentitzen dugun emozioarekin bataiatu dugu: suharra.

Suhar sagar mota bakarreko sagardoa da, % 100 bertako Goikoetxe sagar motarekin ekoiztua dago eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren kalitate bereizgarriarekin zigilua du. Gure enologoak Petritegiko hornitzaile onenen sagastietan sagar mota hau hautatu du. Sagar mota hau banaka jaso da heldutasun-une egokian, eta dolareetara 1.000 kg-ko kaxetan eraman da. Upategian ere Goikoetxe sagarra banaka landu eta mimatu da, sagardoa bere amaren gainean mantenduz, horrela bere usain eta zaporeak indartuz.

 

Nazioarteko sariak

2022. Bergen ospatutako Nordic International Cider Awards nazioarteko txapelketan (Norvegia) zilarrezko domina. 

 

Osagaiak: Euskal herrian ekoitzitako Goikoetxe sagarrak.

 

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak:

 

Ikusmena. Hori kolore bizikoa.

Usaimena. Konplexutasuna eta intentsitate handiko lurrinak: haseran zitrikoak iristen dira eta ondoren fruta hezurdunenak.

Dastamena. Garraztasunaren eta mikaztasunaren arteko oreka bikaina. Biribiltasuna, zapore bizia eta gustu iraunkorra.

 

Zerbitzatzeko baldintzak

Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.

Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

 

Biltegiratzea

Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

 

Alkohol maila: %6 bol.

 

Sulfitoak ditu.

 

Honekin zerikusia duten ekoizleak Suhar Sagar-Bakarra

Zure bidalketa gastuak kalkulatu

Doako bidalketak

75 eurotik gorako eskarietan.

Argitu zalantzak

Gure erosketa baldintzetan, zenbait erantzun aurkituko dituzu; esaterako, bidalketa gastuena, entrega epeena eta ordaintzeko moduena.

Erosketa segurua

  • PayPal
  • Visa
  • Master Card