ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Sagar mota bakarreko Euskal Sagardoa. %100 Txalaka sagar motarekin ekoiztutako sagardoa.
ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Alai sagardoarekin, Petritegik Txalaka sagarraren nortasuna transmititu nahi du: hau da, garraztasuna eta freskotasuna. Sagar-bakar hau ekoiztean eta dastatzean sentitzen dugun emozioarekin bataiatu dugu: alaitasuna.
Alai sagar mota bakarreko sagardoa da, %100 bertako Txalaka sagar motarekin ekoiztua dago eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren kalitate zigilua du. Gure enologoak Petritegiko hornitzaile onenen sagastietan hautatu dusagar mota hau. Sagar mota hau banaka jaso da heldutasun-une egokian, eta dolareetara 1.000 kg-ko kaxetan eraman da. Upategian ere Txalaka banaka landu eta mimatu da, sagardoa bere amaren gainean mantenduz, horrela bere usain eta zaporeak indartuz.
2023. Frankfurteko Nazioarteko Cider World Lehiaketan (Alemania), zilarrezko domina.
Osagaiak: Euskal herrian ekoitzitako Txalaka sagarrak
Kolore horia tonu berdeskekin eta presentzia dotorea.
Fruta zuriaren lurrin nabariak, hala nola sagarra eta udarea.
Fruta-zirrara atsegina, garraztasuna eta freskotasuna, Petritegiko sagastian txalaka bati kosk egitearen poza bezalako sensatzioak.
Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.
Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.
Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.
Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.
Alkohol maila: %6 bol.
Sulfitoak ditu.