Sagar zuku ekologikoa

Produktu freskoa eta naturala, zapore bakarrekoa eta C bitamina iturria. Eskuz egina sagar errearen zapore gozoarekin; ez du alkoholik eta azukre gehigarririk.

ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?

Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.

Kutxa
CL : 75

3,15 € BEZ barne

Sagar zuku ekologikoa Ezaugarriak

Petritegi sagardo sagar freskoekin egindako muztioa da, Petritegik aukeratutako sagarrekin. Zizarra edo sagar zukua tolarea estutu aurretik lortzen da, sagar patsa zapaldu aurretik. Aurreneko muztioa da, zaporez beteta. Gero pasteurizatuta botilatzen da, freskurarik eta kalitaterik onenak bermatzeko.

Prozesu guztia Petritegiko instalazioetan egiten da: sagarrak biltzen hasi eta produktua botilaratu eta etiketatu arte, tartean zukua ateratzea eta pasteurizatzea; horrenbestez, produktua %100 jo daiteke eskuz eta lehengai autoktonoz egina, Otaño familiaren ahaleginaren eta lanaren emaitza.

Osagaiak: Sagardo sagar ekologikoak.

Ezaugarri organoleptikoak eta sentsorialak

Ikusmena

  • Anbar edo urre kolorea
  • Sagardo sagar naturalaren muztioaren berezko uher puntua

Usaimena/Usaina

Konpota edo sagar erre usain biziak.

Dastamena

Azidotasunaren eta gozo sotilaren erabateko oreka; sagardo sagarren zapore guztia gordetzen du, eta izaera apartekoa ematen dio.

Gordetzea

Haren ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta hamabost hilabeteren barnean kontsumitzea.

Komeni da toki freskoan gordetzea produktua.

Erabilera baldintzak

Zukua pasteurizatuta dago, baina denborarekin, baliteke propietateen parte bat botilaren hondoan pilatzea.

Komeni da fresko zerbitzatzea. Botila irekitzen denean, komeni da frigorifikoan gordetzea eta 3-4 egunen buruan kontsumitzea.

Kontsumoa

Petritegi Zizarra edo sagar muztioa produktu bakarra da, bere osagaiengatik: sagardo sagarrak eta artisau ekoizpena; horrek nortasun handia ematen dio. Ezin hobea da adin guztietako jendearentzat eta egunaren edozein ordutan hartzeko. Ez du azukre gehigarririk ez alkoholik; horregatik, edari gasdunen eta bestelako freskagarrien alternatiba osasungarria da.

Zuretzat interesgarria izan daiteke