Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Madrilgo XXX. Gourmet Erakusketan

2016.04.01 / Azken berriak

Hurbiltzen ari da Madrilen urtero egiten duten Gourmet Erakusketaren eguna. 30. aldia izango du, eta Petritegiko taldea ere hara joango da ferian parte hartzera; apirilaren 4arekin hasiko da. Lau egunez, janari-edarien sektorean nazioartean ospe handienetakoa duen feria egingo dute Madrilgo Juan Carlos I.a Erakustazokan; 84.000 bisitari baino gehiago espero dituzte, eta 1.500 erakusmahai inguru ikusiko dituzte.

Petritegiren produktuak Euskadi Basque Country eremuan egongo dira, beste euskal produktu batzuekin batera, eta, beste batzuetan egin izan dugun bezala, gure lurreko ontasunak erakutsiko dizkiegu bisitariei. Gourmet Erakusketan, berriz izango dugu aukera Petritegiren tradizioa bisitariei erakusteko eta jatorritik kalitaterik oneneko produktu naturalak era artisauan egiten ahalegintzen garela azaltzeko.

Egun hauetan, Madrilen gure produktuak aspalditik ezagutzen dituzten euskal jatetxeei kasu egiteko aukera izango dugu; horretaz gain, Petritegi euskal sagardoa bezeroei zerbitzatzeko interesa duten beste saltoki batzuk ezagutzeko egokiera izango dugu.

Eta ez bakarrik sagardoa; izan ere, Petritegi Sagardo Naturalaz eta Eusko Labela duen Petritegi Sagardoaz gainera, gure upategiko beste produktu batzuk ere erakutsiko dizkiegu bisitariei, hala nola Sagarlore Sagar Zukua eta Sagarpe Sagardo Ozpina.

Petritegikook atseginez joango gara, beste behin, urteko egun handi horretara; horrela, sagardoaren zabalpenean gure bultzada eman ahalko dugu, ez baitago ardoa eta bestelako edari batzuk bezain globalizatua. Gainera, beti izaten da aukera ona merkatuko joerak zein diren ikusteko eta sektorean mugitzen diren produktu gastronomiko berriak deskubritzeko.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?