Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagar uzta hasi da Petritegin

2023.09.18 / Azken berriak

Sagar uzta hasi da Petritegin

Sagardotegi bateko unerik garrantzitsu, delikatu eta politenetako bat iritsi da: sagar uzta. Petritegin, irailaren 18tik urriaren amaierara, sagarrak izango dira gure eguneroko protagonistak. Aste hauetan egindako lanetik, jendeak oro har eta sagardozaleek bereziki gehien estimatzen dituzten produktuak lortuko ditugu, hala nola, sagardo apardunak, sagar-bakarrak, zuku ekologikoa edo jatorri-izendapena duten sagardoak.

 

Uzta

Aurten, bertako sagarren uzta oso ona izango da Euskal Herrian, kantitateari eta kalitateari dagokienez; izan ere, egun gutxi batzuetan izan ezik, ez du bero handirik egin, eta euri-kopurua ohikoa izan da. Kalkuluen arabera, aurten 6 milioi kilo sagar inguru bilduko dira gure lurraldean.

 

Ekoizpena eta dibertsifikazioa

Ainara Otaño, Argoitz Otaño enologoak eta Txetxu Mujikak osatutako ekoizpen taldeak aurtengo kanpaina nolakoa izango den esango digu.

  • Uzta irailaren 18an hasiko da, eta lehenengo sagarrekin, bertako sagardoaren ezaugarria den freskotasuna bilatuz, Euskal Sagardoa egingo da.
  • Jatorri Deitura duen sagardoa ekoizteko prozesuan, kalitate bikainagatik nabarmentzen diren sagarrak Petritegi Premium sagardoa egiteko erabiliko dira. Ekoizpen mugatu hau lortzeko sagardoa bere amen gainean mantentzen da, intsuldatu edo trasegatu gabe, bere lurrin eta zapore bereizgarria lortuz.
  • Gure Euskal Sagardoaren zigilua duen sagardo ekologikoa ekoizteko, familiaren sagastietan bildutako fruta erabiltzen dugu. Petritegi inguratzen duten 3Hetan bertako sagar mota adierazgarrienetako batzuk ditugu landuta, landaketa ekologikoan eta, hala nola goikoetxe, txalaka, urtebi haundia, moko, urtebi txikia eta mozolua.
  • Sagar-bakarrak ekoizteko prozesu delikatuagoa da; izan ere, ohi bezala sagar mota ezberdinak nahasten ez direnez, produktuaren borobiltasuna fruitu osasuntsuenen eta kalitate handienekoetan bilatuz lortzen da, bere heldutasun-unerik onenean bilduak. Horretarako, Argoitz enologoak gure tokiko hornitzaile onenen lursail gutxi batzuk bisitatzen ditu, eta bertan kontrolatzen ditu zuhaitzean dauden sagarren bilakaera eta haien osasun eta heltze egoera. Aukeratutako sagar mota bakoitza Argoitzek ezartzen duenean bilduko da, eta banaka ekoiztuko da upeltegian, sagardoa bere amen gainean mantenduz, intsuldatu edo trasegatu gabe. Aurten 3 erreferentzia landuko dira sagar mota hauekin: txalaka, irailean bilduko dena, goikoetxe eta urtebi txiki, hauek urrian jasoko dira.
  • Sagar zuku ekologikoa urriaren amaieran egingo da, produktu honen zapore bereizgarria lortzeko heldutasun puntu handiagoko sagarrak bilatuz. Artisau-zuku hau pasteurizatu egiten da, ez da iragazten eta ez zaio azukrerik gehitzen.
  • Sagardo apardunak ekoizteko, garraztasun, kolore eta zapore ezaugarri egokienak dituzten sagardo naturalak hautatzen dira. Aparduna sorta era tradizionalaren bidez ekoizten da, hau da, bigarren hartzidura botilan egin eta gero. Honela, sagardo dotore, fresko eta burbuila alaiduna lortzen dugu. Cider-a edo sagardo modernoen sortarako, sagardo gazteagoekin lan egiten da, eta horiei fruta-zukuak gehitzen zaizkie, hain bereizgarriak diren freskotasun eta gozotasun puntua lortzeko. Auretn ere bi Sagar Krash ekoiztuko dira, sagar eta limoi.

Sagar uzta garaian gaudenez, Petritegiko ekoizpen taldeak Astigarragako sagardogintzaren kultura hurbilagotik ezagutu nahi duten pertsona guztiak sagardotegira etortzea animatu nahi ditu, ekoizpen sekretuak ezagutuz, sagardotegiko esperientziaz askoz gehiago gozatuko baitute.

Petritegi, sagardogintzan 1526tik.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?