Pixel de Facebook

Petritegi Euskal Sagardoa Premium

75 zl-ko 3 botila

Petritegi Euskal Sagardoa Premium Petritegi Euskal Sagardoa Premium Petritegi Euskal Sagardoa Premium

16,90 eur

BEZa barne

Sagardo natural hau Petritegi sagardotegiko Otaño familiak sagardorik onenen artean egiten duen aukeraketa da eta botila gutxi batzuk bakarrik merkaturatzen dira.

Partekatu:

Petritegi Euskal Sagardoa Premium-en ezaugarriak

Petritegi Euskal Sagardoa PREMIUM %100 bertako sagarraz ekoizturiko sagardoa da eta Jatorri Deituraren kalitatezko zigilua darama. Bertako sagarrik onenen egiten dugun aukeraketa da. Bere "amaren" gainean mantentzen da, eta emaitza gorputz handiko eta fruta-usain itzela duen sagardoa da.

 

 

Osagaiak: Euskal herrian ekoitzitako sagardo sagarrak.

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak

Ikusmena
Lasto kolorea argia.
Jatorri endogenoa duen karboniko maila orekatua, txinparta deritzona.

Usaimena/Usaina
Fruitu freskoaren usai finak nabarmentzen dira.

Dastamena
Oso orekatua eta atsegina.
Gaitik eta izaera berezkotik ezagutzen den sagardoa.

 

Nazioarteko sariak

2023. Rigan (Letonian) ospatutako Nordic International Cider Awards nazioarteko txapelketan zilarrezko domina.

 

Zerbitzatzeko baldintzak

Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.
Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

Biltegiratzea
Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

Alkohol maila: %6 bol.

Sulfitoak ditu.

Zure bidalketa gastuak kalkulatu

Doako bidalketak

75 eurotik gorako eskarietan.

Argitu zalantzak

Gure erosketa baldintzetan, zenbait erantzun aurkituko dituzu; esaterako, bidalketa gastuena, entrega epeena eta ordaintzeko moduena.

Erosketa segurua

  • PayPal
  • Visa
  • Master Card