Pixel de Facebook

Ausart Sagar-Bakarra

Ausart Sagar-Bakarra

8,90 eur

BEZa barne

[Gaur egun, edizio mugatuko produktu hau agortuta dago. Edizio berri bat botilaratu bezain laster, gure online dendan egongo da eskuragarri.]

Sagar mota bakarreko Euskal Sagardoa. %100 Urtebi Haundi sagar motarekin ekoiztutako sagardoa.

Partekatu:

Petritegi Ausart Sagardoaren ezaugarriak

Ausart sagardoarekin, Petritegik Urtebi Haundi sagarraren nortasuna transmititu nahi du: hau da, garraztasuna eta konplexutasuna. Sagar-bakar hau ekoiztean eta dastatzean sentitzen dugun emozioarekin bataiatu dugu: ausardia.

 

Ausart sagar mota bakarreko sagardoa da, %100 bertako Urtebi Haundi sagar motarekin ekoiztua dago eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren kalitate bereizgarriarekin zigilua du. Gure enologoak Petritegiko hornitzaile onenen sagastietan sagar mota hau hautatu du. Sagar mota hau banaka jaso da heldutasun-une egokian, eta dolareetara 1.000 kg-ko kaxetan eraman da. Upategian ere Urtebi Haundia banaka landu eta mimatu da, sagardoa bere amaren gainean mantenduz, horrela bere usain eta zaporeak indartuz.

 

Osagaiak: Euskal herrian ekoitzitako Urtebi Haundi sagarrak.

 

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak:

Ikusmena. Hori-berde kolore bizia.

Usaimena. Intentsitate handiko lurrinak, sagar berdearen oroitzapen baltsamikoak.

Dastamena. Garraztasunak eta txinpartak aho sarrera markatzen dute. Pauso leun baten ondoren, azkenean, sagar honek berezkoa duen garraztasuna iraunkorra da.

 

Zerbitzatzeko baldintzak

Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea. Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

Biltegiratzea

Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

Alkohol maila: %6 bol.

 

Sulfitoak ditu.

Honekin zerikusia duten ekoizleak Ausart Sagar-Bakarra

Zure bidalketa gastuak kalkulatu

Doako bidalketak

75 eurotik gorako eskarietan.

Argitu zalantzak

Gure erosketa baldintzetan, zenbait erantzun aurkituko dituzu; esaterako, bidalketa gastuena, entrega epeena eta ordaintzeko moduena.

Erosketa segurua

  • PayPal
  • Visa
  • Master Card